Baztandarrek euren ahaidetasun eguna ospatuko dute igandean Elizondon

Miren Mindegia 2024ko uzt. 19a, 11:09

Bailarako hamabortz herrien orgen desfilea, bazkari herrikoia, dantza eta musika emanaldiak egonen dira Baztandarren Biltzarrean

Baztandarren Biltzarraren 61. edizioa ospatuko da nafar bailan igande honetan, aldarrikapena eta besta bateratzen dituen eguna. Eskuaraz barra-barra lemapean, baliarako 15 herriek 11:00etan abiatuko den orgen desfilearekin ekingo diote egunari. Ondoren, 1500 lagunendako bazkari herrikoia eginen da merkatuko zelaian eta egunari dantza eta musikarekin emanen zaio amaiera. 

Fernando Anbustegi Baztango alkateak nabarmendu bezala, "aldarrikapena eta besta eskutik joanen dira" Baztandarren Biltzarrean, ohikoa den moduan. "Euskara aldarrikatzeko eguna izan da betidanik eta hala izaten jarraitzen du, hortik lema ere". Baztandarren Biltzarra Elkarteak antolatzen du eguna, alkateak azpimarratu bezala, bailarako herritar talde batek osatzen duena, boluntarioki. "Besta herrikoia da, eta halaxe den neurrian ezinbertzekoa du herritarren ekarpena". 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!