Euskararen osasuna "ona" da Irunberrin. Beste leku askotan bezala, "euskara jakitun asko baina hiztun gutxi" daudela adierazi du Iraide Ongay Zintzur Euskara Taldeko kideak. Udalak ez du euskarazko eskaintza orekaturik egiten euskara taldearen ustez eta eurek hartu dute ardura ekitaldi, hitzaldi eta topaketak egiteko euskara komunitatearentzat. "Festetarako areto bat uzteko eskatu genion Udalari baina ezezkoa eman digu", jakinarazi du Ongayk. Sinadura bilketa egiten ari dira herrian Alderdi Independenteak hartutako erabaki horri erantzuteko asmoz. Iraide Ongayrekin egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.