Rosa Palo 2023an jaiotako hard-pop talde nafarra da eta hainbat proiektu musikaletan egondako kideek osatzen dute: Ibai Aldazek, Miguel Ruizek eta Iosu Ardaizek. Nahif diskoa plazaratu du berriki Gareseko taldeak, kontzeptu horren inguruan hausnartzen duen disko kontzeptuala. Taldeko abeslaria den Ibai Aldaz gurean izan dugu taldearen eta diskoaren nondik-norakoez mintzatzen.