Aintzane Ariztegi: "Inposaketa bati herriak emandako erantzuna zigortzen ari dira"

Maialen Huarte Arano 2024ko uzt. 17a, 09:17

Guztira hogei urteko espetxe zigorra eta 56.000 euroren isunak eskatu dituzte zazpi baztandarrendako, 2021eko apirilean Lekarozen, egin zituzten protesta batzuk tarteko. Aroztegiko lanak geldiarazteko egin zituzten kanpaldiengatik iritsi zaie."Talde kriminal antolatu bat izatea" eta "derrigortze eta bortxa" delituak egitea leporatzen dizkiete.

Guztira hogei urteko kartzela zigorra eta 56.000 euroren isunak eskatu dituzte zazpi baztandarrendako, 2021eko apirilean Lekarozen, egin zituzten protesta batzuk direla eta. Aroztegiko obrak geldiarazteko egin zituzten kanpaldiengatik, zehazki. Talde kriminal antolatu bat izatea eta derrigortze eta bortxa delituak egitea leporatzen diete. Agerraldia egin zuten atzo arratsaldez Lekarozen, herritar andanaren babesarekin; zazpi auzipetuetatik bost agertu ziren, eta 270 herritarren babesa jaso dute. Aintzane Ariztegiri egin diote elkarrizketa Euskalerria Irratian eta argazkian klik eginda entzun daiteke. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!