Carlos Bueno (Aezkoa): "Iratiko basoa biosferako erreserba izendatzeak eremua are babestuago izatea ekarriko du"

Maialen Huarte Arano 2024ko uzt. 15a, 09:30

Uztailaren hasieran izendatu zuen Unescok Iratiko basoa biosferako erreserba. Aezkoako Lehendakari Carlos Buenok goraipatu egin du pausu hori eta uste du baliagarria izanen dela eremua babesteko eta populazioari eusteko. 

Iratiko basoa biosferako erreserba izendatu berri du Unescok. Guztira 11 erreserba berri izendatu ditu: Kolonbian, Eslobenian, Filipinetan, Italian, Mongolian, Korear Errepublikan eta Dominikar errepublikan. Horietako bat da, Iratikoa. Aezkoa eta Zaraitzu bailarak barnebiltzen ditu Iratik. 2.435 biztanle dituzte bertako herriek eta 537 kilometro koadrotan banatua dago. Europako pagadirik handiena duen bigarren basoa da Iratikoa. "Lan mardularen fruitua da izendapena", esan du Carlos Bueno Aezkoako Lehendakariak. "Biosferako erreserba izendatzeak eremua are gehiago zaintzea eta babestea ekarriko du", azaldu du Buenok. Populazioari "eusteko" baliagarria izatea ere espero du. Carlos Buenori egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!