Lesakan ere gaur emanen diote hasiera sanferminei. Tantirumahiru ikastolak botako du herriko festen hasierako txupinazoa. Ladis Satrustegi alkateak kalean sortzen den giroa goraipatu du: "Kalean denok eginen dugu bat jai giroan", adierazi du. Entzun Euskalerria Irratian Lesakako alkateari egin dioten elkarrizketa argazkian klik eginda.