Herritarrek erantzun zuten eta jende andana batu zen Pirinioetako herrien egoeraren analisi konpartitua egitera. Kexu dira Gobernuarekin "ahaztuak" sentitzen dira. Giza baliabideetan sumatu dute galerarik handiena eta Nafarroako Gobernuak ematen dituen diru-kantitateetan ere, uste dute, arrakala dagoela errealitatearen eta esaten dutenaren artean: "Ematen dituzten zifrak ez dira Pìriniora iristen ari", esan du Auritzeko alkate Unai Irigarai.
Pirinioetako Mahaian lanean ari direnek herritarrei eskatu diete egon daitezela adi eta atzera pausuen aurrean kalera atera eta gogorarazten segitzeko Pirinioa ezin dela ahazturan erori. "Adi izanen gara eta hilean behin adostu bezala Gobernuarekin biltzen segitzeko asmoarekin", adierazi du Irigaraik. Lurralde Kohesioko departamentuko Oscar Txibite eta Jose Maria Rodrigezekin ari dira hilean behin batzartzen. Nafarroarako 2025eko aurrekontuetan elkarlanean hastea ere espero dute. Unai Irigarairekin egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.