“Bestelako hizkuntza eredu bat hautatu izan balute ez zela egongo arazorik haur eskola irekitzeko esan zaie Oibarko gurasoei”

Haritz Pascual Garjon 2024ko eka. 18a, 09:35

Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendari Agurne Gaubekak Oibarko haur eskolaren auzian Nafarroako hezkuntza Departamentuaren jarrera salatu du Euskalerria Irratian. “Berriz ere euskarari oztopo eta berriz ere betiko argudioak emanda” adierazi du Gaubekak

Behatokiko zuzendariak azaldu duenez, “Haur eskolaren proiektuari azken unean eman diote erantzuna, dei bat jaso dute Oibarren bestelako hizkuntza eredu bat hautatu izan balute ez zela egongo arazorik esanez”. Hezkuntza Departamentuak dio, haur eskolaren ostean, haur eta lehen hezkuntzan ez dagoela D eredurik eskaintzen herrian eta euskarazko lerrorik ezartzeko eza dagoela tokirik. “Ze bitxia, gazteleraz ikasteko ez dago toki arazorik, ezta ikastetxeak handitu behar badira ere; baina euskaraz ikasteko beti dago trabaren bat”.

Hizkuntza Eskubideen Behatokiak gogoratu du euskarazko eskariak bermatzen dituela herri askotan landa eremuko eskola txikiak. “Oibarko bizilagunek Zangozara jo beharko dute haien seme alabak euskaraz hezi daitezen” azaldu du Agurne Gaubekak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!