Amaia Arrizabalaga (Geroa Bai): “Europan ahots propioa izanen duen Nafarroa nahi dugu“

Pello Argiñarena 2024ko eka. 6a, 12:54

Europa Solidarioaren CEUS koalizioaren hautagaia da Geroa Baiko kide Amaia Arrizabalaga. Goizean, Euskalerria Irratian izan dugu. Aitortu digunez, eskuinmuturraren gorakadak sortzen dio kezkarik handiena.

Bere esanetan, eskubide sozialak, bakea eta ahulenen bizi baldintzak kolokan daude. Amaia Arrizabalagak nabarmendu digu teknologiak, ekologiak eta migratzaileen aldeko politika duinak ezartzeak lehentasun osoa dutela haien programan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!