Julio Soto, Amets Arzallus, Urko Gartzia eta Jagoba Arrasate bera ariko dira bertsotan AEK eta Sadar Bizirik taldeak antolatu duten bertso afarian. Osasunako entrenatzaile izandakoari despedida egin nahi diote "euskarari naturaltasunez eman dion lekua" goraipatu nahian. Ekainaren 20an izanen da Antsoaingo pilotalekuan. Sarrerak eskuragarri jarri dituzte 20 euroan Irrintzi, Iruñezar eta Auzalor euskaltegietan. AEKko Asier Biurruni egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.