Jose Luis Asensio: "Mugikorrak eskaintzen duen guztia kudeatzeko gai direnean izan behar dute sarbidea gazteek"

Maialen Huarte Arano 2024ko mai. 29a, 08:01

Bataz beste 11,2 urterekin izaten dute Nafarroako nerabeek mugikorrerako sarbidea. Datu hauekin kezkatuta duela zenbait hilabete guraso talde zabal bat biltzen hasi zen, gaiaz hitz egin eta eztabaidatzeko. Nerabezaroa Mugikorrik Gabe Elkartea sortu dute, gazteei mugikor bat ahalik eta beranduen emateko proposamena dute: benetan halako bat kudeatzeko prest daudenean.

Unicef-en ikerketa baten emaitzek diote Nafarroako nerabeen %38k bost orduz erabiltzen duela Internet, bitik batek mugikorrarekin egiten duela lo, eta bostetik batek gauez pizten duela mobila. Nerabeen %12k onartu du eduki erotiko sexuala bidali duela eta %40k onartu du eduki hori jaso duela noizbait. Era berean, %32k onartu du pornoa erakusten duten webguneetara sartu dela. Bataz beste 11,2 urterekin izaten dute Nafarroako nerabeek mugikorrerako sarbidea. Datu hauekin guztiekin kezkatuta duela zenbait hilabete guraso talde zabal bat biltzen hasi zen, gaiaz hitz egin eta eztabaidatzeko. Whatsapp bidez batzuk, Telegram bidez besteak 2.000 familia baino gehiago ari dira gaiarekin bueltaka. Nerabezaroa Mugikorrik Gabe Elkartea sortu dute gazteei mugikor bat ahalik eta beranduen emateko proposamenarekin: benetan halako bat kudeatzeko prest daudenean. Nerabezaroa Mugikorrik Gabeko Elkarteko zuzendaritza taldeko kidea, Jose Luis Asensio, elkarrizketatu du Euskalerria Irratiak. Argazkian klik eginda entzun daiteke. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!