Juantxo Zeberio eta Elene Arandia (Tenpora taldea): "Bizitzari abesten dio disko honek, ez galerari"

Miren Mindegia 2024ko mai. 28a, 19:34

Tenpora talde tolosarrak bere laugarren diskoa plazaratu du, 'Ama' izenburupean

Tenpora taldeak disko berria plazaratu zuen urtarrilean, Ama izenburupean. Laugarren lana du taldeak, 2015ean Mundu berria argitaratu zutenetik. Beraiek dioten bezala, berriz ere aukera ezinhobea erlojuaren orratzak gelditu, gure egunerokotasunaren abiadura handia tarte batez ahaztu eta soinu leun eta iradokitzaileak nagusitzen diren kantuen tenpo patxadatsuetan lasai murgiltzeko. Hasier Oleagak (bateria), Itsaso Etxebestek (baxua), Juantxo Zeberiok (teklatua eta pianoa), Beñat Barandiaranek (gitarra elektrikoa) eta Elene Arandiak (ahotsa) osatzen dute taldea, ibilbide luzeko musikariak denak. Eta gurekin ditugu hain zuzen ere taldeko arima den Juantxo Zeberio eta ahotsa den Elene Arandia bera. Zeberio eta Arandia gurean egon dira, diskoaren nondik-norakoez hitz egiten. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!