Erriberako proiektu ekologikoak ezagutzeko bizikleta ibilaldia, iganderako ekoplana

Miren Mindegia 2024ko mai. 28a, 18:40

Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak eta Biela y Tierra kolektiboak bizikleta-ibilaldi bat antolatu dute, Tutera inguruan dauden hainbat proiektu ekologiko ezagutarazteko

Ekainaren 2an,igandea, CPAEN/NNPEKek eta Biela y Tierra kolektiboak bizikleta-ibilaldia antolatu dute, Ebroko Erriberan kokatzen diren hainbat proiektu ekologiko ezagutzeko. Goizeko 9:00etan aterako da ibilaldia Tuteratik eta Mejana Gourmeteko baratze ekologikoak bisitatuko ditu La Mejanan; Artajo enpresaren olibadi ekologikoa bisitatuko da ondoren eta El Bocal proiektu hidraulikoa, interes kulturaleko ondasuna, izanen du azken geltokia. Antolakuntza taldeko Kattalin Barberrek argitu moduan, doakoa da ekimena eta izen-ematea oraindik zabalik dago, asteazkenera arte. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!