Lorea Flores: "Ibaietako uretan aurkitutako nitratoa kaltegarria da"

Maialen Huarte Arano 2024ko mai. 27a, 09:31

Makroetxaldeen kontrako plataformak salatu du ibai eta iturrietan nitrato kantitate kutsagarriak daudela. Neurketak egiten dituzte eta ingurumenerako eta osasunerako kaltegarriak diren neurketen emaitzekin jo dute parlamentura. Lan saioan azaldu zieten egoera parlamentariei.

Nekazaritza eta abeltzaintza industria handiek egiten dituzten isuriek eragindakoa ote den aztertu beharko litzateke Makroetxaldeen Kontrako Plataformak egindako ur neurketen emaitzetan ateratako nitrato kopuru altua. "Nitratoa kutsagarria da ingurumenean eta norbanakoon osasunean ere", salatu du Lorea Flores plataformako kideak parlamentuko lan saioan. Egiten diren isuri horiek ekiditeko kontrol falta sumatzen dute. Nafarroako Gobernuak baliabide mugatuak ditu jarraimendua egiteko, administrazioak berak onartu du hori, eta baita Ebroko Ur Konfederazioak ere. Hortaz, herritarrei egiten diete deia ahal den heinean segimendua egiteko. "Arazoa da neurketak egin eta Ingurumen arlora igortzen ditugula, baina zalantzan jartzen dituztela gure neurketak ez daudelako beraiek nahi duten moduan eginda", azaldu du Floresek. 

EH Bilduk, Contigo-Zurekin, Geroa Bai eta PSNk eskatutako lan saioa izan zen ostiralean parlamentuan. Horiek guztiek eskertu zuten plataformak egindako lana. Gainerako alderdiek baina, zalantzan jarri zuten arazoa nekazaritza eta abeltzaintza industria handia denik, eta uste dute, oreka bat lor daitekeela Nafarroan horien eta abeltzain zein nekazari txikien artean. Lorea Floresi Euskalerria Irratian egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!