35 eta 27 kilometroen artean eginen da mozketa, diogunez, Iruñerako noranzkoan. Arraitz-Endarlatsako bentetan eginen dute trafikoaren bideraketa Lurralde Kohesiorako Departamentuak jakitera eman duenez. Lan zenbait egiten ari dira eremu horretan, hala nola: tunelaren iparraldeko sarbidean drainatze lanetan ari dira, bertatik igarotzen den ubidea estaltzen eta eremu horretan zelaigunea prestatzen. Orain arte iparraldeko sarbiderainoko zundaketa lanak egin dira eta hegoaldeko sarbidean berriz, oraindik inausketa eta garbiketa lanetan dihardute. Horrez gainera, telefono eta argindar azpiegiturak lekuz aldatzen ari dira eta zenbait bide zabaltzen hondakindegietara eta zenbait arkeologia lan ere egiten ari dira.
Urtarrilean esleitu zituen lan horiek Nafarroako Gobernuak. Helburu dute N121A, Belateko tuneletan bikoiztea 62,8 milioi eurorekin eta 45 hilabeteko epea dute. Belateko tunel berriak 2.885 metro izanen ditu luze.