Alberto Errea (Erripagaña): "Itxaropentsu gaude arazoen korapiloa askatu daitekeelako"

Maialen Huarte Arano 2024ko mai. 23a, 09:03

Erripagaña auzoko bizilagunek oinarrizko zerbitzuak lau udal desberdinetan jasotzen dituzte: Iruñean, Eguesibarren, Burlatan eta Uharten. Egoera horri irtenbide emateko batzartu ziren lau herri horietako alkateak joan den astean eta bizilagunek begi onez ikusi zuten "aurrera pausoa". Alor ekonomikoa aztertzen ari dira orain aztertzeko zein udalek hartu ahalko lukeen beregain Erripagaña auzoaren zerbitzu kudeaketa. "Itxaropena dugu korapiloa askatuko dela", esan du Alberto Errea auzokideak. 

"Itxaropena badugu egoera bideratuko dela", esan du Alberto Errea Erripagaña auzo elkarteko kideak. Joan den astean batzartu ziren bizilagun horiei zerbitzuak ematen dizkieten lau udalerrietako alkateak: Iruñekoa, Uhartekoa, Eguesibarkoa eta Burlatakoa. "Korapiloa askatzeko lehen pausoa" zela adierazi zuen Iruñeko alkate Joseba Asironek. Plan bat jarriko dute martxan Erripagaña auzoak bizi duen egoerari irtenbide emateko. "Auzoan ez da zerbitzurik eskaintzen eta horietako udalen batek eskaintzen dituenetara jo behar dugu", kexu dira Erripagañan Errearen esanetan. Alor ekonomikoaren lanketa egiten ari dira aztertzeko zein udalek izanen lukeen aukera Erripagañaren beharrak asetzeko eta horren ondotik etorriko dira bestelako erabakiak. Alberto Erreari Euskalerria Irratian egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!