Tiro jarduera Bardean aste honetan. Bosgarren aldiz ariko dira benetako bonba eta munizioekin ariketa militarrak egiten, eta guztira 27 egunez aritu dira halakoetan aurten. Bardeako tiro poligonoan atzo hasi ziren bonbak eta tiroak jaurtitzen. Aste osorako baimendua dago, tartean zenbait egunez hamalau ordutik gora jarraian arituko dira. Aireko Armadak horixe da Bardeako Komunitatearen webgunean jakinarazi duena. Bost egun hauetan autoen joan-etorria kontrolatuko dute eta baita oinezkoena ere. Militarrak dauden ingurua eta Castildetierra eremua moztuak izanen dira astelehen, ostegun eta ostiralean 08:00etatik 16:30etara; gaur eta bihar 08:00etatik 22:30etara. Azken asteotan ohikoak izan dira hegazkin militarren joan etorriak Nafarroako Erriberan.
Margarita Robles Defentsa ministroak UPNri "bermatu" zion Bardeako instalazio militarren "etorkizuna". Urtarrilean egin zituen adierazpen horiek Roblesek. Alberto Catalan erregionalistak esan zuen nafarrek ez zutela bereziki arazorik tiro poligono horrekin, soilik "ezker abertzalearen eta ezker erradikalaren" kontrakotasuna duela. Bardea inguruko herrien "nahia" errespetatzeko eskatu dio Catalanek defentsa ministroari.
Ekainaren 2an eginen dute tiro poligonoaren kontrako martxa.