Patxiku Irisarri: "Nekazaritza eta abeltzaintzaren historiaren errepasoa eginen dugu gaur"

Maialen Huarte Arano 2024ko mai. 17a, 09:39

Korralizak, Nafarroako nekazaritza eta abeltzaintzaren historia izeneko hitzaldia antolatu dute ENHE sindikatuak, Arrano Elkarteak eta Nafarroako Aratxe Izendapenak. 18:30etan izanen da Kaldereria kaleko erabilera anitzeko aretoan. Mari Jose Sagasti, Jose Miguel Lana eta Eduardo Azkonak hartuko dute hitza azaltzeko zer diren, nola erabiltzen diren eta orain arte zein garrantzia izan duten Nafarroan korralizek

EHNE sindikatuak 18:30etan hitzaldia antolatu du Iruñeko erabilera anitzeko aretoan, Kaldereria kaleko 11.ean. Korralizak, Nafarroako nekazaritza eta abeltzaintzaren historia izenburuarekin hiru hizlari arituko dira: Mari Jose Sagasti irakasle eta ikertzailea, Jose Miguel Lana Berasain katedraduna eta Eduardo Azkona Deikazteluko artzaina. Korralizei buruz mintzatuko dira. Historian kokatu, gaia zabaldu eta praktikoki nola funtzionatzen duten aztertuko dute hiruen artean. 

Arrano Elkarteak, ENHE sindikatuak eta Nafarroako Aretxe Izendapenak antolatu dute gaurko hitzaldia. 21.00etatik aurrera Karmen kalean aratxe bat erreko dute, biharamnunean dastatzeko aukera izanen da pintxoen bidez. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!