Unai Razkin (Irurtzungo alkatea): "Sakana tren sozialaren alde dago"

Euskalerria Irratia 2024ko api. 22a, 09:48

Sakanako alkate guztiek, Altsasukoak izan ezik, bat egin dute tren sozialaren aldeko jarrerarekin. Manifestazio jendetsua eta koloretsua egin zuten larunbatean: "Herritarren erabilerarako izanen den trena nahi dugu. Abiadura Handiko Trenak alternatiba baduelako, horixe eskatzen ari gara: makroproiektuetatik urrun, tren zerbitzu duina", adierazi du Irurtzungo alkate Unai Razkinek. 

Tren sozialaren aldeko aldarria egin zuten larunbatean Altsasun. Sakanako alkateek bat egin dute: guztiek Altsasukoak izan ezik. Manifestazio jendetsu eta koloretsua egin zuten. Milaka herritar atera ziren kalera joaldunekin, trikitilariekin, erraldoiekin eta pertsonaia mitologikoekin batera. "Abiadura Handiko Trenak badu alternatiba. Tren soziala nahi dugu. Egungo trenbide sarea egokitu eta maiztasun gehiago jartzea litzateke egokiena. Gastua txikitu eta ingurua errespetatuz jendeari zerbitzu gehiago ematea da bidea", azaldu du Unai Razkinek, Irurtzungo alkateak. 

Herritarren hitza errespetatzeko eskatu diote Nafarroako Gobernuari. Sakandarren gehiengoa AHTaren kontra dagoela adierazi dute. "Abiadura Handiko Trenak ez du zentzurik. Makroproiektu xahutzailea da. Tematuta daude, baina oker dabiltza", esan du Razkinek. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!