“Frankismoak erail zituen emakumezkoak ezagutzeko eta omentzeko liburua osatu dugu”

Euskalerria Irratia 2024ko api. 19a, 10:07

Genero gaietan aditu eta sexologo Amaia Kowasch Velascok eta historiaren ondarearen ikerlari Aitor Garjonek, ‘Nombres que recorren el tiempo. Mujeres asesinadas en Nafarroa 1936-1948’ liburua ondu dute. Erail zituzten emakume askoren historia biltzen duen memoria lana da. Metropoli Forala saioan izan ditugu liburuaren egileak.

Estatu kolpe-militarraren ostean eta frankismoaren lehenengo hamarkadan hil zituzten 95 emakumeren historia jasotzen du Txalaparta argitaletxeak plazaratutako liburu honek. Genero ikuspegiaren bitartez, memoriaren bazterrean geratutako emakume hauek lehen lerrora ekarri nahi izan dituzte egileek. Errepresio mota ezberdinak azaltzen ditu liburuak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!