Lourdes Zabalza: “Historikoa da Nafarroako Gobernuak aitortzea gure anaiak ez zuela ihes egin baizik eta Intxaurrondon hil zutela”

Haritz Pascual Garjon 2024ko api. 18a, 14:14

Nafarroako Gobernuak egin duen indar polizial eta eskuin muturraren biktimen aitortza ofiziala poz handiarekin hartu du Mikel Zabalzaren familiak. “Nafar Gobernuak aitortzea ez zuela ihes egin, Intxaurrondon hil zutela oso pozgarria da” azaldu du Euskalerria Irratian Lourdes Zabalzak, “Baina hau ez da dena, Madrilek ere aitortu behar digu”.

“Gaurko aitortza eman ditugun urrats guztiak, egin dugun lan guztiaren emaitza da” adierazi du Zabalzak albistea ezagututa, “Gure anaia zenaren izena eta ohorea garbitzeko pausua da”. Hemendik aurrera Madrildik iritsi beharko lirateke pausuak. “Sekretu ofizialak altxatu beharko lirateke, baina barne ministroak argi utzi zuen hori gertatuz gero segurtasun nazionala arriskuan jar daitekela. Horrek asko esaten du”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!