Larunbatean, apirilaren 20an, Bekat’uros Egunaren bigarren edizioa ospatuko da Atharratzen (Zuberoa), lehenengo edizioan bezala, genero disidentzia kalera ateratzeko helburuarekin. Harrotasunak kaleak hartuko ditu egun osoan zehar eta kontzertu eta emanaldiekin bukatuko da eguna.
LGTB kolektiboak landa eremuetan bizi zuen ikusezintasunari aurre egiteko helburuarekin sortu zen mugimendua, Atharratzeko Prefosta ostatuan. Ordutik hona emankorra izanda egindako bidea, tartean Altxalili kabareta eta elkartea ere sortu delarik. Juse Thiry elkarteko kideak azaldu moduan, beharrezkoa suertatzen zen horrelako mugimendu bat sortzea, besteak beste euren sexualitatea bere osotasunean bizi ahal izateko herria utzi eta hiri handietara joateko erabakia hartu izan dutenen artean. "Halaber, kolektiboko kideok euskaldun izateko modu berri bat ere beharrezkoa genuen, ez erabaki behar izatea gure sexualitatea nahi dugun moduan bizitzearen eta euskaldun abertzale ezkertiar izatearen artean".