Nabarmena da bertsolaritza inoiz baino osasuntsuago dagoela, zentzu zabalean. Ez soilik jarraitzaile kopuruagatik, baizik eta euskal kultura zeharkatzen duten arlo guztietan duen eraginagatik ere: euskal erreferenteak sortzeko gaitasunagatik, plazen eta formatuen aniztasunagatik, eragiteko duen gaitasunagatik. Hori nabarmendu du, besteak beste, Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeak sartu berri den kideetako bat den Ainhoa Urienek.
Gizartea aldakorra den heinean, bertsolaritza ere egokitzen doan diziplina bat badela argi dauka, eta hartara doaz 2018tik hona elkartea garatzen ari den plan estrategikoa ere. Hiru zeharlerro nabarmentzen dira estrategia horretan, Urienek azaldu moduan: belaunaldiartekotasuna, lurraldetasuna eta feminismoa.