X sare sozialaren hasmentan, Twitter izenekoan, hasi zen Idoia Torregarai txio formatuko mikro-ipuinak idazten, horretarako sortu zuen Josune Estilist alter egoaren bitartez; eta gerora ere horretan jarraitu izan du ere @bootxo-k. Sare sozialen unibertso ez-fisiko horretatik testuetako batzuk berreskuratu eta liburu formatuan plazaratu ditu orain, Elkar argitaletxearen zigiluarekin eta Patxi Huarte Zaldieroa-ren ilustrazioez osatuta.
Bi egileekin hitz egiten aritu gara gurean, ipuin eta formatu txikien handitasunaz, Iruñea ongi deklinatzearen garrantziaz, hozkailuez eta kroketez, besteak beste. Izan ere, Torregaraik onartu bezala, bere obsesioek hornitzen eta elikatzen dute liburu hau.