Palestinaren aldeko manifestazioa eginen dute gaur Agoitzen

Maialen Huarte Arano 2024ko ots. 23a, 09:01

Palestinarekin elkartasun mugimendu handia sortu da Agoitzen. Hori hala, hilabeteotan egindako ekimenekin batera gaurko manifestaziorako deia egin dute 18:00etarako. Israelekiko boikota eta palestinarrekin bat egiten dutela erakusteko eginen dute gaurko protesta. Manifestazioaren amaieran ekitaldia ere eginen dute. 

Agoitzen 18:00etan eginen dute manifestazioa Palestinaren alde. "Mugimendu handia sortu da urrian are krudelagoa bilakatu zenetik Palestinarren aurkako sarraskia", azaldu du Euskalerria Irratian Sergio Ozkoidi agoiztarrak. Gaur iragarri duen protestaren amaieran gainera, ekitaldi berezia eginen dutela ere jakinarazi du. Elkarrizketa entzun daiteke argazkian klik eginda.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!