Ainhoa Otaegi (Orkoiengo Euskaltzaleak): "800 sinadura erregistratuko ditugu parlamentuan euskaraz bizi nahi dugula esateko"

Maialen Huarte Arano 2024ko ots. 16a, 10:56

Orkoiengo Euskaltzaleak taldeko kideak Nafarroako Parlamentura joanen dira gaur sinadura bilketa erregistratzera. Udalak 2009ko euskararen ordenantza "edukiz hustu" nahi duela-eta salaketa bide gisara baliatuko dute ekimena. Heldu den astean euren egoeraren berri parlamentuko lan saioan azalduko diete alderdi politikoetako ordezkariei. 

800 sinadura baino gehiago bildu ditu Orkoiengo Euskaltzaleak taldeak salatzeko 2009ko euskararen ordenantza "edukiz hustu" nahi duela udalak. "Euskaraz bizitzeko dugun eskubidearen alde ari gara, ez besterik", esan du Ainhoa Otaegik, Orkoiengo Euskaltzaleak taldeko kideak Euskalerria Irratian egin dioten elkarrizketan. Murriztaileagoa da Udalak planteatzen duen euskararen ordenantza berria Otaegiren ustez eta onartezina iruditzen zaie. 

Asteazkenean parlamentura itzuliko dira kasu horretan batzorde batean azalpenak ematera: "Lan saioan euskaraz nola bizi garen eta gure eskaerak zeintzuk diren azalduko diegu", adierazi du Otaegik. Euskalerria Irratian egindako elkarrizketa entzuten ahal da argazkiak klik eginda. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!