Zeintzuk dira gure gorputzean ditugun guruinak? Zein da euren lana eta zeintzuk dira kontrolatzen dituzten hormonak? Perimenopausia garaian, hormona guzti horien kopuruak behea jo dezake. Ez beti eta ez emakume guztiongan. Baina Camareroren aburuz, garrantzitsua da emakumeen gorputzean gertatu daitezkeen aldaketa horiek identifikatu ahal izatea.