Bide-lapurrak, maiz, Miel Otxinen legendarekin nahastuta agertzen dira Lantzeko inauterien kondairen artean. Hala ere, lapurrena duela bi mendeko kontua zela argitu digu David Larraiotzek, Miel Otxinen legenda zaharragoa den bitartean. Kontu honetaz eta askoz gehiagotaz aritu gara Larraiotzekin Lantzeko inauterietatik zuzenean egin dugun saio berezian.