Arotzak, Ziripot, Txatxoak, Miel Otxin... Lantzeko kaleak hartzen dituzten inauterietako pertsonaiak aski ongi ezagutzen dituzte Pello Mariñelarenak (13 urte) eta Iker Yabenek (10) urte. Oroimena dutenetik ospatzen dituzte inauteriak eta Txatxo bezala parte hartu izan dute. Igandean izan zen euren egun handia, baina helduekin batera ere kaleetara atera dira hurrengo egunetan ere. Mariñelarena txistulari bezala ere atera da aurten.