Ez ziren bertan sortu, baina bertan bizi dira duela urte asko, bertan sortu eta hazi dira euren seme-alabak ere. Hartara, Lantzen guztiz sustraituta daudela azpimarratu digute biek ala biek, eta ikustea besterik ez dago. Inauterien antolakuntzan eta ospakizunean bete-betean parte hartzen dute eta beraientzat Lantzekoa "familia handi baten modukoa" da.