Kontuen Ganbera Nafarroako finantza administrazioko erakundea da. Karlos II.ak abiarazi zuen 1365ean gure erkidegoko zergen bilketa kontrolatzeko. Kontuen Auzitegi Nagusia ere izan zen. Gaur egun, diru publikoaren kudeaketa nola egiten den aztertzen du. Nafarroako Gobernuaren atal ezberdinak eta udaletan aritzen dira kontuak begiratzen, bereziki. Kontuen Ganberako komunikazio arduradun Fermin Erbiti kazetariak erakutsi digu egoitza.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.