Momotxorroek izua eramanen dute Altsasuko kaleetara gaur

Maialen Huarte Arano 2024ko ots. 13a, 09:01

Momotxorroak aterako dira gaur Altsasun kalera inauterien azken egunean; ardi larruak bizkarrean eta adarrak buruan jantzirik, aurpegia estalirik eta odolez zikindutako amantalarekin, sardearekin, lepoko zintzarriarekin eta garraxi eginez, kalez kale biltzen dira, izua eraginez. Iluntzean eginen dute erritua eta kalejiran aterako dira plazan akelarre handi batean biltzeko. 18:45ean eginen dute erritua eta 19:00etan ibiliko dira herrian barrena.

Inauterien azken eguna, Pazko egunerako 40 egunera. Momotxorroak aterako dira gaur Altsasun kalera; ardi larruak bizkarrean eta adarrak buruan jantzirik, aurpegia estalirik eta odolez zikindutako amantalarekin, sardearekin, lepoko zintzarriarekin eta garraxi eginez, kalez kale biltzen dira, izua eraginez. Altsasuko inauteriak 1980ko hamarkadan berreskuratu ziren. "Akerra, sorgiñak, Maskarita edo Juantranposo pertsonaiak ere aterako dira kalera. Izua sortuko dute herrian, akelarrea eta kalejira eginen dituzte", esan du Euskalerria Irratian Naiara Urkijo Altsasuko inauterien batzordeko kideak.

Iluntzean, 18:45ean eginen dute euren erritua Momotxorroek. Kalejiran aterako dira 19:00etan eta 19:30ean plazan izanen dira. Altsasuko inauterien inguruan hitz egin du Naiara Urkijok Euskalerria Irratian. Elkarrizketa entzun daiteke argazkian klik eginda. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!