Orreaga Ibarra: “Erroibartar asko miseriak bultzatuta joan ziren Ameriketara artzain”

Pello Argiñarena 2024ko ots. 12a, 13:10

Duela gutxi ‘Erroibarko Amerikanuak’ liburua plazaratu dute. Lan honetan, 1920. eta 1994. urteen artean Atlantikoa zeharkatu eta, bereziki, Amerikako Estatu Batuetara jo zuten herritarren esperientziak, lekukotzak eta oroitzapenak biltzen dira. Artzain joan ziren gehienak. Urteak aurrera egin ahala, mendietatik jaitsi eta lanbide hobeak lortu zituzten. Erbestera joandakoetatik gutxi itzuli ziren haien herrietara. Orreaga Ibarra, Mezkirizko alaba eta filologoa Metropoli Forala saioan izan dugu liburuaz solasean.

Pasa den mendean, Erroibarko herri guztietatik lagun ugari joan ziren, batipat AEBera eta Mexikora. Liburu honen bitartez, joandako herritarrei omenaldia egin izan nahi diete. Elutseder Elkartea dago proiektuaren atzean. Egileen artean, Joxe Etxegoein, Koldo San Sebastian eta Orreaga Ibarra.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!