Astearte eguerdian atxilotu zuten emakumea Iturmendin eta atzo arratsaldean aske utzi Madrilen. Tartean, 24 ordu baino gehiago, inkomunikatuta eta Espainiako poliziaren esku. Dena, Facebook sare sozialean jarritako bi mezurengatik. UPNk egin zuen salaketa eta Auzitegi Nazionalak terrorismoaren gorazarre delitu zantzuak ikusi.
Bi izan dira atxilotutako pertsonak, haietako bat Iturmendiko 63 urteko emakumea eta beste bat A Coruñan. Terrorismoa goraipatu eta biktimak umiliatzea akusaziopean. Epaile aurretik pasa eta gero. Deklaratzeari uko egin eta aske geratu ziren. Bihar Iturmendiko plazan, arratsaldeko zazpian elkarretaratzera deitu dute bizilagunek, atxiloketa hau salatzeko.