Azkeneko urteotan gero eta auto handiagoak fabrikatu eta saltzen dira, eta horren atzean badago arrazoi bat baino gehiago. Herrialde batzuetan horrek dakartzan ondorioetako batzuk ekiditeko neurriak hartzen ari dira jada. Adibidez, Parisen zerga berezi bat ezarri zaie SUV delako autoei, aparkatzeko 7,5 metroko tartea behar dutela eta. Gorka Laurnagak, errealitate honen hertzak aztertu ditu Irrintzi Plazan.