Iñaki Rubio kazetaria edo Burundako Carrie Bradshaw Sakanako semea da, Altsasukoa, eta Altsasuko ihoteetara edo Altsasuko inauterietara gerturatu gaitu. Enrike Zelaiak 1982an berreskuratu zituen herri inauteriak izan ditugu hizpide.
Momotxorroak Altsasuko inauterietako ikonoak ez ezik Euskal Herrikoak ere badira. Baina ihoteetako beste hamaika pertsonai ere ezagutu ditugu: Ereintza, Goldea, Goldea, Ezkontza, Akerra, Matxin gaiztoak, Maskaritak... Eta pertsonaiak ezagututa, hauek biltzen dituen desfilea ezagutu dugu.
Otsaila eta martxoa artean ospatzen da inauteria; hausterre egunaren bezperan. Egun horren ondorengo larunbatean, garizumaren lehenengoan, piñata inauteria ospatzen da, hiri inauteria. Aurten, otsailaren 13an, asteartean, iritsiko dira Momotxorroak Altsasura. Iñaki Rubioren aholkuei jarraiki: "Gerturatu, momotxorroak fantasia gotiko eta gorea dira eta!".