Nafarroa hegoalde eta erdialdean euskarari hauspo berri bat ematea helburu duen Agerrladia ekimenaren baitan, hainbat kultur jarduera ospatu dira aste honetan Nafarroan.
Alde batetik, ostegunean futbola hizpide izan zuen mahai-ingurua ospatu zen Futbol herrikoia, euskara, baloreak izenburupean, Mikel Labaka, Jagoba Arrasate, Tania Gonzalez eta Oleguer Presas entrenatzaileekin. Larunbatean, aldiz, Korrika Eguna ospatuko da, tartean futbol partidua barne. Errigorako kide Haizea Lizarbek azaldu dizkigu xehetasun guztiak.