Kimikariak garenak askotan entzuten dugu kalean, lagunen artean, komunikabideetan eta abar oso zabalduta dagoen idei bat. Kimikoak txarrak dira. Noski, guk gure bihotzatxoa dugu, eta baieztapen honekin sufritzen dugu. Batez ere gazteleraz entzutean, zeren eta hizkuntz horretan “kimiko” hitza berdin erabiltzen da produktuentzat eta kimikan aritzen garenontzat… Badirudi gu kimikariok gaiztoak garela ala toxikoak. Dena den, badakigu jendeak ez duela gugatik esaten, baizik eta produktu kimikoengatik. Baina idei horrek fundamenturik, oinarririk al du?