Donostiako Zinemaldian estreinatu ondoren, urtarrilaren 12an ekin zion Euskal Herrian barnako birari Josu Martinezen Bizkarsoro filmak. Ostegunean iritsi zen azkenik Iruñera, non harrera beroa egin zitzaion, Kondestablearen jauregiko areto nagusia bitan lepo betez. Martinezek berak gurean aitortu zuen bezala, emanaldiak "hunkigarriak" izaten ari dira, izan ere, publikoak bere esperientzia propioekin lotzen du filman ikusitakoa.
Bizkarsoro-k euskararen galeraren historia kontatzen du, garai zehatz batean. 1914tik 1982ra bitartean gertatzen dira kontakizuna osatzen duten bost istorioak, fikziozkoa den baina Euskal Herriko edozein herri izan zitekeen leku batean.