Elikadura osasuntsua izateko aukera gero eta urrunago geratzen zaie pertsona zaurgarriei atzo zenbait kolektibok egindako mahai inguru batean agerian geratu zenez. "Merkeagoa da prozesatutako produktu bat erostea osasungarria den bat erostea baino", esan du Gara Gonzalezek, Pobreziaren eta bazterketa sozialaren Kontrako Sareko kideak. Sare horrekin batera izan ziren Paris 365 eta Elikagaien Bankuko kideak ere gaia aztertzen. "Prezioen gorakadak are gehiago utzi du agerian errealitate hori", nabarmendu du Gonzalezek. Nafarroan 96.000 pertsona daude pobrezia arriskuan eta administrazioari eskatu diote pertsonak "erdigunean" jartzea benetako irtenbideak emateko. Euskalerria Irratian Gara Gonzalezi egindako elkarrizketa osorik entzun daiteke argazkian klik eginda.