Tximuei aurre egin behar izan zieten aurrera egiteko. "Tximinoek, eskalatzen ari ginela goitik harriak botatzen zizkiguten. Horma igotzen baino beldur gehiago pasatu genuen". Hala esan digu Ibon Mendia eskalatzaile iruindar gazteak Metropoli Forala saioan.
Ibon Mendia zegoen sokaren buruan eta hark jasan zituen tximinoen eraso franko. Berrogei tximino inguru oldartu ziren haien kontra. Ez da pertsona asko igo tontorrera eta hormari buruz ere ez dago erreferentzia askorik. Hala ere, ausart jokatzea erabaki zuten bi mendizale euskaldunek.