Mikel Soto idazle iruindarrak irabazi du Tene Mujika beka, Jon Miranderi buruzko ikerketa proiektu batekin. Mirande: herriminez, ezin-minez izena du proiektuak eta helburua argi-ilunez betetako idazle paristarraren obra hobeki ezagutzeko gakoak eskaintzea izanen du helburu.
Ildo nagusi bat izanen du ikerketak, Sotok berak azpimarratu bezala: bretainiarekin eta abertzale bretoiekin izandako harremanak. Izan ere, ikerlariaren iritziz garai horretan hondu zituen bere abertzaletasunaren sustraiak Mirandek. Horretaz gain, azken urteotan idazle eta pentsalariaren inguruan egin diren ekarpenak bateratu eta, azkenik, oraindik argitaratuak izan ez diren lan ezezagunak aurkitu eta plazaratzen saiatuko da. Sotok dagoeneko bi urte daramatza "faszinantea" iruditzen zaion egile honen arrastoaren gibeletik. Orain, urtebeteko tartea izanen du ikerketa guzti hori borobildu eta argitalpen berria hontzeko.