Iñaki Atxa: "Finlandiako hartz arre basatia animalia ikusgarria da"

Miren Mindegia 2024ko urt. 22a, 18:40

Iñaki Atxak urteak daramatza natura argazkilaritza jorratzen. Orain, Dani Iribarren eta Eneko Eskuderorekin batera, Finlandiara bidaia bat antolatu dute, bertako espiritu hartzaren bila joateko. 

Nafarroatik 4000 kilometro baino gehiagotara , Finlandiako taigan edo baso borealean aurkitzen da azal zuriko hartz beltza, espiritu hartza ere deiturikoa. Animalia berezi hau aurkitu eta argazkiak ateratzeko bidaia interesgarri bat antolatu dute hiru baztandarrek: Iñaki Atxak, Eneko Eskuderok (Xaraka bidaiak) eta Dani Iribarrenek. Ekainaren 3tik 8ra, bost egunez taiga basoan murgilduko dira, hartz eder honen bila. Atxak berak kontatu digunez, kolore zuri hori hartz arre gutxitan gertatzen den bitxitasun genetikoa da. Fenomeno horren berririk ez dago Europako beste inon, hartz horiek ale bakar bihurtuz. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!