Euskaraz eskainikato ludoteka pribilejio bat dela esan berri du Alejandro Lopez PSNko Orkoiengo alkateak. Erreakzio oldea iritsi da horren ostean. Euskalerria Irratian Sugoi Etxarri mintzatu da, Euskal Herrian Euskaraz taldeko kidea. "Euskaraz bizi nahi dugunok gehiegitan egin behar izaten diogu uko gure hizkuntzan aritzeari; gaztelaniaz hitz egiten duenari ez zaio hori sekula pasatzen", adierazi du. Argazkian klik eginda entzun daiteke elkarrizketa osorik.