"Udala, Batzar Nagusia eta herritarrak azpiratzen gaituzte, zer erranik gabe uzten gaituzte non eta Baztango komunalean eta meategi bat egiteko. Surrealista da", esan du Baztango alkate Fernando Anbustegik. Hamarnaka nekazari eta abeltzainek bazkalekurako erabiltzen dituzte herri lur horiek: "Nekazaritza eta abeltzaintza suntsitu egiten dute euren aktibitate ekonomikoarekin segitzeko", gaineratu du. Diru gosea duen multinazionalak nahi du meategia ustiatu. Duela hogei urte joan zen Magnesitas Navarra "altxorraren" bila baina Baztanen eta baztandarren herri lurrak dira. "Lapurreta deitzen zaio egin nahi dutenari", salatu du.
Fernando Anbustegiri elkarrizketa osorik entzun daiteke argazkiak klik eginda.