Goiatz Labandibar: "30-40 urte arteko emakume gehienek jasaten dute amatasunaren presioa"

Miren Mindegia 2024ko urt. 11a, 18:28

Goiatz Labandibarrek umorea eta ironia baliatu ditu 'Bekatua' bere lehen eleberrian, egungo harremanetaz, ziurtasunetaz eta usteetaz hitz egin eta hauek iraultzeko

Ezezagubn baten ohean esnatu da Garazi; ondoan duen gaztea ez da "bere Axi". Pentsamenduak korapilatu zaizkio protagonistari, bezperan edan zituen marribizko tekila txupitoak bere sabelean nola. Egoera berriak haren ordu arteko bizimodua, harremanak, ziurtasunak eta usteak irauliko ditu. 

Hortik abiatzen da Bekatua, Goiatz Labandibarrek Erein argitaletxearen eskutik plazaratu duen lehen eleberria. Protagonista, egon behar ez lukeen toki eta egoera batean aurkitzen da. Edo ez? Zalantzak eta galderek zeharkatuko dute Labandibarren eleberri motz bezain sakon hau. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!