Unai Lobo (Betagarri): "Eszenatokietara itzulera zirraragarria izaten ari da guretzat"

Miren Mindegia 2024ko urt. 5a, 11:53

Duela zazpi urte agur esan ondoren, eszenatokietara itzuli da Betagarri talde gasteiztarra, bere 30. urteurrenaren karira. Larunbatean, Atarrabiako Totem aretoa izanen du agertoki. 

Abenduaren 29an eta 30ean emandako Gasteizko bi kontzertu arrakastatsuen ondoren, bihar Atarrabiako Totem aretora iritsiko da taldea. Unai Lobo taldekideak aditzera eman digun bezala, kontzerturako gogoz datozte.

Iluntzeko 20:00etan irekiko dira Totemeko ateak eta 21:00etan abiatuko da kontzertua, ordulariari fin, kontzertu luzea izanen baita, plazaratutako azken lanen abestiez gain bere 24 urteko ibilbide oparoan egindako abesti ezagunenak berreskuratzeko balituko dutena. 

Iruñeko kontzertuaren ondoren, taldeak Bilbo izanen du hurrengo geltoki, urtarrilaren 12an eta 13an. Hauen ondoren, taldeak ez du eszenatokietara itzulera betikotuko, taldekideek iragarri dutenez.

Totem aretoko kontzerturako sarrerak agortzear dauden arren, oraindik aretoaren webgunean bertan eskuratu daitezke. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!