"Langileriaren arazoei aurre egiteko astindua izanen da Euskal Herriko Kontseilu Sozialista"

Maialen Huarte Arano 2024ko urt. 5a, 09:00

Euskal Herriko Kontseilu Sozialista Iruñerrian ere aurkeztu dute joan den astean Eibarren egin bezala. "Egun alderdiek ez diote erantzunik ematen langileria proletarioak dituen arazoei eta hutsune hori betetzera gatoz", adierazi du Euskalerria Irratian Ander Goiatxe Kontseiluko eledunak. Hauteskundeetara aurkezteko "baldintzak" oraindik betetzen ez dituztela ikusirik "astindua" kanpotik emanen diotela esan du. 

Euskal Herriko Kontseilu Sozialista aurkeztu dute, oraingoan, Iruñerrian. Hutsune bat betetzera datozela esan du Euskalerria Irratian Ander Goiatxe Kontseiluko kideak. Alderdi politikoko oinarriak ezarri dituzte, baina oraingoz hauteskundeetara aurkezteko baldintzak betetzen ez dituztela sinetsirik daude. "Kanpotik astindua ematera gatoz", esan du. "Belaunaldi gazte baten urteetako lanaren ostean,  euskal langileriaren alderdia gorpuztu dugu", azaldu du. Antolakunde berriak xede du Mugimendu Sozialistaren "erreferente politiko nagusia" izatea: "Ongizate unibertsalaren alde egingo duen forma politiko bat izanen gara".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!