Fernando Perez de Laborda: "Historian zehar Euskal Herria bisitatu dutenek herri independente bat ikusi dute hemen"

Miren Mindegia 2024ko urt. 4a, 11:39

Fernando Perez de Laborda filologoak garai desberdinetan Euskal Herria bisitatu dutenen 1200 testigantza baino gehiago bildu ditu Txalapartak argitaratu berri duen lan mardul batean

Hamaika izan dira historia osoan zehar Euskal Herria bisitatu duten pertsonaiak. Zein da, alta, gure herriaren inguruan gorde duten oroitzapena? Zein da gainontzekoengan gure lurraldeak uzten duen irudia?

Fernando Pérez de Laborda filologoak bost urte eman ditu gai honen inguruan ikertzen eta testigantza guztiak biltzen. Denetara, atzerriko bisitariek egindako mila adierazpen baino gehiago bildu ditu orain Txalapartak plazaratu duen liburukote mardul batean: Euskal Herria. La mirada extranjera. Tito Liviotik hasi, kristo aurreko 76. mendean, eta 2022an Irulegiko eskuaren inguruan egindako argitalpen zientifiko batetaraino, orotarikoak dira bildutako adierazpenak. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!