Idoia Beloki: "Suediara joan nintzen ikerketarako lan baldintzak askoz hobeak direlako bertan"

Miren Mindegia 2024ko urt. 3a, 12:07

Bilbon kimika ikasi eta Galizian master bat egin ondoren, Idoia Belokik bi urte daramatza Suediako Örebro hirian kimika doktoretza tesia egiten. 

Suediako hiri txiki bat da Örebro. Eguberriko bisitatxoaren ostean bertara itzultzeko hegaldia hartu aurretik gurera bertaratu da Idoia Beloki kimikaria, bertan bizitzearen esperientziaz mintzatzera. Eguneroko lasaia omen da neguan argi ordu gutxi eta udaran egun luzeak dituen hiriarena. Bertara abiatzeko arrazoi nagusia doktoregoa egiteko baldintzak izan ziren Belokirentzat, izan ere, ez dauka hemengoekin aldekorik: laborategiak hobeak dira, soldata handiagoa, eta beste edozein herrialdeko kongresu eta formakuntza saioetara joan ahal izateko diru-laguntza jasotzen dute ikasleek. Egunerokoan, alta, faltan sumatzen ditu kale giroa, baita ostatuak ere. Hartara, sanferminei ez die oraino hutsik egin Suedian bizi denetik. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!